liburuak, Omenaldiak

Antzerkiaren Nazioarteko Eguna

Gaur Antzerkiaren Nazioarteko Eguna da. Ospakizunari nire aletxoa jartzeko, euskaraz idatzitako bost antzezlan eta antzerkiari buruzko bi esteka interesgarri dakarzkizuet.

La peceraANA bere arrainontzian sartuta bizi da. Gustura. Hori dio, behintzat. Eta hori da bere buruari esaten diona. ANAk isiltasuna ez aditzeko etengabe hitz egingo du. Bere burua goratzeko, bere buruari bizirik dagoela sentiarazteko. Eta hitz jario horretan bikotekidea, elkarbizitza, ohiturak, harremanak, bakardadea, ametsak edo familiari buruzko hausnarketa egingo du. Edozein gizon, nahiz emakumeren kezka arrotuko ditu. Itxuraz nahasi eta korapilatsua den testu honen bidez, ordea —ANAren pentsamenduak ere halakoxeak dira—, bere mundua ezagutzera eman, eta tratu txarrak jasatearen arrazoiak, eta batez ere, zergatiak ezagutuko ditugu.ANAk ez du irtenbiderik, bere arrainontziaren barruan geratu behar du; hala baita: «arraianontzirik ederrenak ere horitu egiten dira, bertan bizi diren arraien kakaz betetzen direlako». Eta hori guztia ION-en amari egin beharreko opari bategatik… (Elebiduna: euskara / gastelania).

Ez dok hiruZenbat euskal kanta ezagutzen dituzu, zahar edo berri? Kalkulua egin duzu inoiz? Ziur gaude uste duzuna baino askoz gehiago direla. Ikuskizun honetan berrehun baino gehiago agertzen dira (zatiak, noski!) eta, denak ez bada gehienak, ezagun egingo zaizkizu. Kanta kopuru ederra erabili dugu, baina aipatu gabe utzi ditugu beste hainbeste kanta eta musikari. Horiek ere estimatzen ditugu, lan honetan tokirik aurkitu ez badute ere. Gure musika ondarea altxor bat da, gure memoria historikoaren lekuko emozionala. Ez Dok Hiru kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskontzertantea, irrigarria azalez. Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario.

BidaideakAgurtzane Intxaurragaren eta Arantxa Iturberen arteko elkarlana aitzindaria izan da, eta eredugarria. Hika Teatroaren ibilbidearen barruan nolabaiteko ildo bat osatu du, eta zuzendariaren eta idazlearen arteko elkarlan eta dialogoaren isla da: nola baten imajinarioak elikatu dezakeen bestearena, nola bien artean sortzen den hirugarren espazio zabal bat. Liburu honetan jaso ditugun hiru obrekin aitortza egin nahi izan diogu elkarlan honi: esker ona adierazi oparitu dizkiguten obrengatik, eta lan horren berri belaunaldi berriei transmititu. Ai ama! (2002), Ixa (2003) eta Aitarekin bidaian (2010) lanek bi sortzaileen arteko elkarlana ezin hobeto islatzen duen triptikoa osatzen dute

PanpinaPanpina antzezlana Erika Olaizolaren imajinariotik, bulkadatik, adierazteko beharretik sortutako lan bat da. Baina, era berean, proiektu hau emaitza kolektiboa ere bada, hala oholtzan, nola liburuan. Irakurleak liburu honetan, Panpina antzezlaneko edukiez gain, batetik Erika Olaizolak berak sormen prozesuari buruz idatzitako gogoetak topatuko ditu, eta, bestetik, han edo hemen bidaide izan dituen lagunek “panpina” kontzeptua buruan hartuta libururako idatzi dituzten ekarpenak.

Bazterreko ahotsakMiren Tirapu Goikoetxeak Beheko Larraine konpainia sortu zuen 2016an, eta ordutik taularatu dituen bi antzezlanen testuekin gatoz paperera Bazterreko ahotsak liburu honetan. Lehenengo testua, Atte hil aurretik, Maika Etxekopar Lougarot-ekin elkarlanean sortu eta idatzi zuen. Bigarrena berriz, Manifestu bat, Gaizka Sarasola Iarzabal idazlearekin elkarlanean. Egiletza kolektiboaren bidean koka daitezke bi testuak, beraz, antzerkiaren ikuspegi garaikide askorekin bat eginez. Estetika propio baten bilaketaren lekukotza ematen digu liburu honek, bazterreko pertsona eta pertsonaiei ahotsa emateko xedez sortutakoa: pertsonaia ironikoak, umoretsuak, ilunak, zikinak, ederrak dira orrialde hauetan topatuko ditugunak.

Estekak:

  • Teatro testuak: Mikel Martinez aktoreak egindako teatro testuen bilduma (euskaraz sortuak, itzulpenak, bakarrizketak, haurrentzat…).
  • Euskal antzerkia: euskal antzerkiaren ibilbidea, Etxepare Euskal Institutoaren bidez.

Irudia: David Mark – Pixabay 

Erantzun bat “Antzerkiaren Nazioarteko Eguna” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s