Asier Larrinaga Larrazabal
liburuak

Euskara kolokialaren eskuliburua

2020ko bukaeran argitaratu zuen Asier Larrinaga Larrazabalek, UEUrekin, Euskara kolokialaren eskuliburua, euskara normalizatzeko prozesuan ikusten zuen hutsune bat betetzeko.

Ikasten den euskara formala da, baita ere inguratzen gaituena: administrazioan, hedabideetan, irakaskuntzan… Hori dela eta, ingurune hurbilago edo intimoagoan, hizkera arrunta eskatzen duena, zailtasunak sortzen dira, eta gaztelania erabiltzeko joera ikusten da. Euskara kolokialaren eskuliburua hori konpontzeko tresna bat da, erabilgarria arlo ezberdineko profesionalentzako: irakasleak, sortzaileak (idazleak, itzultzaileak, gidoilariak, eta abar), baita bere kabuz ikasi nahi duenarentzat ere.

Asier Larrinaga LarrazabalAurkibidea, hitzaurrea (Maite Iturbe Mendialduak, EITBko zuzendari nagusiak, idatzia) eta aurkezpena ondoren eskuliburuaren lehengo zatia aurkitzen dugu. Bertan, Asierrek hizkera kolokiala zer den azaltzen du, eta ahoskera, morfosintaxia, lexikoa eta aldaerak euskara kolokialean. Zati hau batez ere teoriko da, baina hainbat adibideekin eta taulekin lagunduta.

Bigarren zatia hitz eta esapide kolokialen bilduma da, hau da, hiztegia. Bertan hitzak agertzen dira eta hitz bakoitzaren atal barruan, bere sinonimo kolokiala edo berataz erabiltzen diren esamoldeak (errefrauak, konparazioak, interjekzioak, lokuzioak, bokatiboak).

Hitz batzuen lagin motz bat:

  • ABANDONATU

Bertan behera utzitakoa galdu egiten da.

Errefrauak: Erromara zuenak lekua galdu.

  • ABORTATU

Bota

+Gaztetan, Londresera joan zen umea botatzera.

  • AHUL

Lokuzioak: txikierdirik ere eduki ez.

Konparazioak: eulia baino ahulagoa izan; putzuan bustitako txita baino ahulagoa; oiloak adina indar izan ez…

  • ASMATU

«Gora, asmatu dut!»

Interjekzioak: to hau

+To hau! Erdi-erdian eman diot.

Jarraian, gako-hitzen eta hitz eta lokuzio kolokialen aurkibideak aurkituko ditugu. Bai hiztegia bai aurkibideek liburu hau kontsultarako oso tresna erabilgarria eta erosoa bihurtzen dute.

Asier LarrinagaEgilearen biografia (liburutik aterata): Asier Larrinaga Larrazabali gauza askok pizten diote interes eta jakin-mina (Zientzietan lizentziatua, EHU, 1988; Euskal Filologian lizentziatua, DU, 1997; EHUko doktorea ETB eta euskararen normalizazioari buruzko tesiarekin, 2019) eta, horregatik, Euskal Irrati Telebistan jardutea suspergarri egiten zaio. Beraren kredoan, senidetasun unibertsala, berdintasuna, ezagutzaren partekatzea eta musikaren jainkozkotasuna dira artikulu behinenak.

Euskara kolokialaren eskuliburua UEUko web orrian eros daiteke, paperean nahiz edizio digitalean.

Idazleari egindako elkarrizketa honetan informazio gehiago irakurri dezakezue.

Bukatzeko, liburuaren booktrailerra:

Erantzun bat “Euskara kolokialaren eskuliburua” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s