Bernardo Atxaga
Irakurketa

Behi euskaldun baten memoriak

Bernardo Atxaga

«Esaera zaharrak dioen bezala: “Nahiz jakinaren gainean egon, txarrak ez du egiten on”».

Bernardo Atxaga idazlearen Behi euskaldun baten memoriak.

Benetako behi izan nahi duenari nahitaezkoa zaio desertua, nahitaezkoa zaio mundutik urrutiratu eta hondarra besterik ez dagoen erresuma mortuan bolada bat egitea. Ondar artean, belar edo ur izpirik gabe, berdamenaren gozotasunik gabe, behiak sufritu egingo du, eta maiz, eguzkiak ankerki jotzen dionean-eta, atzera egin eta ikuiluratzeko gogoz erotuko da. Baina benetakoa izan nahi duen behi horrek, eta ez behi ustel edo makal, ez dio etsipenari amore emango; aurrera jarraituko du desertua zeharkatu eta mendi hezeak, baso itzaltsuak, begietan har ditzan arte. Orduan, poetaren esanak gogoratuz, halaxe deklaratuko du: “Cela s?est passé”, pasa da guztia, atera naiz infernutik, begi eta bihotz berriekin ikusten dut orain mundua.

Erantzun bat “Behi euskaldun baten memoriak” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s