Bloga

Bernardo Atxaga
Irakurketa

Behi euskaldun baten memoriak

«Esaera zaharrak dioen bezala: "Nahiz jakinaren gainean egon, txarrak ez du egiten on"». Bernardo Atxaga idazlearen Behi euskaldun baten memoriak. Benetako behi izan nahi duenari nahitaezkoa zaio desertua, nahitaezkoa zaio mundutik urrutiratu eta hondarra besterik ez dagoen erresuma mortuan bolada bat egitea. Ondar artean, belar edo ur izpirik gabe, berdamenaren gozotasunik gabe, behiak sufritu egingo… Continue reading Behi euskaldun baten memoriak

liburuak, Omenaldiak

Antzerkiaren Nazioarteko Eguna

Gaur Antzerkiaren Nazioarteko Eguna da. Ospakizunari nire aletxoa jartzeko, euskaraz idatzitako bost antzezlan eta antzerkiari buruzko bi esteka interesgarri dakarzkizuet. Arrainontzia, Aizpea Goenaga ANA bere arrainontzian sartuta bizi da. Gustura. Hori dio, behintzat. Eta hori da bere buruari esaten diona. ANAk isiltasuna ez aditzeko etengabe hitz egingo du. Bere burua goratzeko, bere buruari bizirik dagoela… Continue reading Antzerkiaren Nazioarteko Eguna

Omenaldiak

Poesia Eguna 2021

Martxoaren 21ean, Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta, omenaldia egiteko, zer hobe irakurtzea eta partekatzea baino. Haserre egon nahi nuke bihotza betean oraindikan gaztea naizen bitartean nik sinisten ditudan egia trebeak biribilka daitezen erdiko kalean. Ez dakit gauza askorik, ez nago seguru bizitzeko baditut oraindik bost ordu hiru pasa nituen bideak bilatzen eta beste hainbeste… Continue reading Poesia Eguna 2021

Asier Larrinaga Larrazabal
liburuak

Euskara kolokialaren eskuliburua

2020ko bukaeran argitaratu zuen Asier Larrinaga Larrazabalek, UEUrekin, Euskara kolokialaren eskuliburua, euskara normalizatzeko prozesuan ikusten zuen hutsune bat betetzeko. Ikasten den euskara formala da, baita ere inguratzen gaituena: administrazioan, hedabideetan, irakaskuntzan… Hori dela eta, ingurune hurbilago edo intimoagoan, hizkera arrunta eskatzen duena, zailtasunak sortzen dira, eta gaztelania erabiltzeko joera ikusten da. Euskara kolokialaren eskuliburua hori… Continue reading Euskara kolokialaren eskuliburua

Uxue Emebi
Irakurketa

Umeak eta irakurketa

Irakurtzeak hainbat onura dakarzkio haurren garapenari, eta funtsezkoa da zaletasuna txikitatik elikatzea. Ez dugu zeregin hori alde batera eta ikastetxearen esku utzi behar; aitzitik, etxetik lagundu behar dugu. Lehen urratsa oso erraza da: guk haiei irakurtzea. Horrela, liburu baten orrialdeen artean abenturazko eta dibertsiozko mundu bat dagoela konturatuko dira, eta liburuekiko jakin-mina piztuko zaie. Lo… Continue reading Umeak eta irakurketa