Blog

Antzerkiaren Nazioarteko Eguna

Gaur Antzerkiaren Nazioarteko Eguna da. Ospakizunari nire aletxoa jartzeko, euskaraz idatzitako bost antzezlan eta antzerkiari buruzko bi esteka interesgarri dakarzkizuet. Arrainontzia, Aizpea Goenaga ANA bere arrainontzian sartuta bizi da. Gustura. Hori dio, behintzat. Eta hori da bere buruari esaten diona. ANAk isiltasuna ez aditzeko etengabe hitz egingo du. Bere burua goratzeko, bere buruari bizirik dagoela… Continue reading Antzerkiaren Nazioarteko Eguna

Poesia Eguna 2021

Martxoaren 21ean, Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta, omenaldia egiteko, zer hobe irakurtzea eta partekatzea baino. Haserre egon nahi nuke bihotza betean oraindikan gaztea naizen bitartean nik sinisten ditudan egia trebeak biribilka daitezen erdiko kalean. Ez dakit gauza askorik, ez nago seguru bizitzeko baditut oraindik bost ordu hiru pasa nituen bideak bilatzen eta beste hainbeste… Continue reading Poesia Eguna 2021

Asier Larrinaga Larrazabal

Euskara kolokialaren eskuliburua

2020ko bukaeran argitaratu zuen Asier Larrinaga Larrazabalek, UEUrekin, Euskara kolokialaren eskuliburua, euskara normalizatzeko prozesuan ikusten zuen hutsune bat betetzeko. Ikasten den euskara formala da, baita ere inguratzen gaituena: administrazioan, hedabideetan, irakaskuntzan… Hori dela eta, ingurune hurbilago edo intimoagoan, hizkera arrunta eskatzen duena, zailtasunak sortzen dira, eta gaztelania erabiltzeko joera ikusten da. Euskara kolokialaren eskuliburua hori… Continue reading Euskara kolokialaren eskuliburua

Uxue Emebi

Umeak eta irakurketa

Irakurtzeak hainbat onura dakarzkio haurren garapenari, eta funtsezkoa da zaletasuna txikitatik elikatzea. Ez dugu zeregin hori alde batera eta ikastetxearen esku utzi behar; aitzitik, etxetik lagundu behar dugu. Lehen urratsa oso erraza da: guk haiei irakurtzea. Horrela, liburu baten orrialdeen artean abenturazko eta dibertsiozko mundu bat dagoela konturatuko dira, eta liburuekiko jakin-mina piztuko zaie. Lo… Continue reading Umeak eta irakurketa


Sigue mi blog

Recibe nuevo contenido directamente en tu bandeja de entrada.